« Volver a la noticias

Esan bere zeinua zein den eta zer oparitu esango dizut

21-11-2006  ¦  eok

Gabon bizperetan gaude, beraz erosketak eta opariak egiteko garaia hasi da. Astrologiaren arabera, zeinu bakoitzak bereizten duen bereizgarri bat dauka. Hau ezagutzeak jarrera negatiboak moldatzen lagunduko digu eta era berean positiboak direnak aprobetxatuko ditugu dendetara egiten ditugun bisitetan.

Esan bere zeinua zein den eta zer oparitu esango dizut

Suzko zeinuak (Aries, Leo eta Sagittarius). Joera oldarkorra dute, neurriz gainekoak eta espontaneoak dira. Lurreko zeinuak (Taurus, Virgo eta Capricornus), berriz, kontserbadoreak, aurreratzaileak eta kalkulatzaileak dira. Airezko zeinuak (Gemini, Libra eta Akuario), pazientzia gutxikoak, ezegonkorrak eta zalantzatiak dira. Azkenik, ur zeinuak (Cancer, Scorpius eta Piscis), sentimenduei, senari eta emozioei jarraitzen diete.

Bakoitzak jarrera ezberdina adierazten du zapata pare bat edota arropa bat erosterako orduan.

Zodiakoko zeinuen ezaugarriak