Urrea eta zilarra
19-03-2007 ¦ eok
Urrea eta zilarra platerak aberasteko.
Urrea eta zilarra dira gastronomiako azken berrikuntzak. Frantziatik eta Italiatik datoz, zure menurik onenei ukitu berezia emateko. Sukaldean esperimentatu nahi baduzu, zalantzarik gabe aho zabalik utziko dituzu gonbidatuak, beste edozein osagai bezala erabili ditzakezun hauekin egin dezakezun dekorazio ikaragarriarekin.
Urrea eta zilarra jatea ez da errege-erreginen kontua bakarrik. Gero eta gehiago agertzen ari dira merkatuan osagai hau daukaten produktuak, txokolateak, gozokiak, mazapanak, eta abar.
Urreak eta zilarrak ez die zaporerik ematen platerei. Batez ere platerak edertzeko erabiltzen dira, eta kasu batzuetan distira edo dirdiraren bat emateko.
Urrea eta zilarra lantzeko moduak hautsa, spray-a eta orriak dira
Ausartu zaitez, utz itzazu aho zabalik gonbidatuak eta On egin!
