Txakoli Garratz 2007
19-10-2007 ¦ euskotzarak
Txakoli tradizioa edakerakin.
Lasto-kolorekoa, garbia, ertz eta distira berdexkak ditu. Usain leuna du, hasieran lore-usaina, fruitu berdeen eta belar ukitu nabaria du, eta erabateko harmonian dago bere jatorriarekin. Bizitasuna eta freskotasuna ere badarizkio.
Ahoan freskoa da oso, arina eta atsegina, eta fruitu zaporea ere nabari dakioke; ibilbide luzekoa da eta, amaiera aldera, berriro etortzen dira fruitu aztarnak. Bolumen handiko ardoa da eta itsaskorra, orain arte txakolinean ikusi gabekoa. Azpimarragarriena da garraztasuna guztiz kontrolatua duela, eta honek izaera freskoa eta urduria ematen dio, baina ez da batere agresiboa. Ardo samurra da ahoan, baina badu bere ñabardura.
Txukun aurkeztuta dator bordeles botila berdean eta itsatsita duen etiketa zuri eta berdea freskotasunaren eta bizitasunaren adierazgarria da, gure lurrak ematen duen ardoaren ezaugarri nagusia.
