« Volver a la noticias

Idiazabal bat ote?

02-06-2009  ¦  euskotzarak

Idiazabal gazta baten identifikazioa merkatuan, kontrol sistema bat jarraituz egiten da.

Idiazabal bat ote?

Gazten benetakotasuna bermatzen duen kontrol eta identifikazio sistema hirukoitza da eta gure ekoizleen eta kontsumitzaile fidelen arteko ibilbidea ahalbideratzen du.

Idiazabal logotipoa

Idiazabal logotipoa etiketan dago zenbakitua. Idiazabal gazten etiketa guztiek, gazten formatua kontutan hartu gabe, Jatorrizko Izendapenaren logoa dute goikaldean. Logotipoa zenbakitua dago, Jatorrizko Izendapenak etiketen igorpenaren eta benetakotasunaren kontrola eramatea baimentzen duelarik.

Kaseina plaka

Jatorrizko Izendapenaren gazta zati bakoitza bere azaletik banandu ezin daitekeen kaseina plaka batekin dago identifikatua. Plaka honen zenbaketak, gazta bakoitzerako ezberdina dena, produktuaren ibilbidea momentuoro ezagutzea baimentzen du (ekoizlea, elaborazio data, upel berdiñeko piezak...) Aurrean aipaturiko kaseina plaka hauek irudian azaldutako formatua jarraitzen dute.

Kontraetiketa

Kontraetiketa holografikoa zenbakituta dago. Erabilitako paper holografikoaren teknologiak (zenbait ardoren jatorrizko izendapenetan eta papelezko dirua egiteko erabiltzen dena) produktuen faltsutze ororen ezabatzea bermatzen ditu. Esan beharra dago, Idiazabal Jatorrizko Izendapena izan dela ardoaren sektoretik kanpo teknika hau erabiltzen hasi den lehenetarikoa.

Europar logotipoa

Idiazabal gazta, Europar Batasunaren eskutik, Jatorrizko Izendapen gisa dago babestua, etiketan aurki dezakegun logotipoak erakusten duen lez.