« Volver a la noticias

Artisautza azoka Tolosan

03-06-2009  ¦  euskotzarak

  • Ekitaldia: Artisautza azoka Tolosan
  • Tokia: Trianguloa plaza TOLOSA (GIPUZKOA)
  • Data: 2009/06/04 - 2009/06/07
  • Ordutegia: 10:30-14:00 eta 16:30-20:30
Artisautza azoka Tolosan

Lau egunez hogei stand baino gehiago jarriko dituzte Tolosako Trianguloa plazan. Gipuzkoako udalerri horretara bertaratzen direnek artisau-produktu eta jateko ugari erosteko parada izango dute. Horrela, gastronomia-atalean honako jaki hauek salduko dituzte: Idiazabal gazta, txerri-haragia, ahatearen deribatuak, pastak eta Erronkariko gazta.

Gainontzeko standetan zurezko jostailuak, larruzko eta zilarrezko objektuak, kosmetika produktu naturalak, bitxiak, zapatak eta arropa aurkituko dute bisitariek, besteak beste.

Goizez (10:30etik 14:00etara) zein arratsaldez (16:30etik 20:30era) egongo da irekita azoka.