Gure eskaintza

Euskal Herriko produktu onenak biltzen saiatzen gara etengabe, Eusko Labeldunak. Baita gastronomia oparo eta bikaina eskuratzen laguntzen diguten beste lurralde eta eskualdetako produktuak ere. Hala, gure produktuen aniztasunak bezeroak opari bat egiteko orduan dituzten beharrak asetzen ditugu.

Upeltegi oparoa

Euskotzaraken upeltegi oparoa dugu. Bertan, jatorrizko izendapena duten hainbat edari ditugu, esaterako, Errioxako ardoak. Baita fruitu zaporeko txakolin gazteak ere. Ezin dugu ahaztu ospakizun eta ekitaldi berezietako ditugun xanpainak eta cavak. Aurten gainera, apardun txakolin berriak ditugu: Bizkaikoak , Getariakoak eta Arabakoak.

Uxualak, whisky zaharrak, armagnac aromatikoak, vodkak, patxaranak, txakolin uxualak, sagardo likorea,... gure eskaintza zabalaren eredu dira. Egokiak itsaskiekin dastatzeko: Kantauriko antxoekin hegaluzearekin edota belugarekin.

Kalitatezko produktuak

Gazta aukera zabala daukagu, besteak beste Idiazabalgo artzainen jatorrizko gaztak. Baita ontziratutako produktuak ere, guztiak label kalitatedunak: Gernikako Indabak, label kalitatedunak, Tolosako Babarrunak, Arabako Pinta Babarrunak eta Ibarrako Langostinoak. Jatorrizko izendapena duten iberikoak ere baditugu: "Guijuelo" eta "Jabugo".

Eta nola ez era guztietako gozoki eta pasteltxoak. Guztiak eskuz eginak. Gorrotxategi, Casa Eceiza, Goya, Blechmit, Oriol Balaguer... gure aukera zabalaren izen entzutetsu batzuk dira.

Opari ez gastronomikoak. Hona hemen gure proposamenak