« Itzuli albistegira

Donostia gastronomia hiriburu

2006-11-21  ¦  euskotzarak

Astelehena geroztik, Donostia gastronomiaren hiriburu bilakatu da. Sukaldaritza munduarekin harremana duten hiru mila profesional baino gehiago elkartuko dira Kursaalen.

Donostia gastronomia hiriburu

Martin Berasategi eta Pedro Subijana sukaldariek Donostiako gastronomia kongresuaren garrantzia azpimarratu dute.

Gastronomiaren zortzigarren kongresuak 50.000 pertsona biltzea espero du. Tartean 3.000 chef eta 21 lurraldetatik etorri diren profesionalak.

Joan Manuel Serrati urteko gourmet sarian emango diote sukalde onaren zalea dela behin baino gehiagotan onartzearren. Bittor Arginzonizi berriz, urteko sukaldariaren saria emango diote. Arginzoniz Atxondoko Etxebarri jatetxea zuzentzen du.

Europa osoko sukaldariak, Estatu Batuetakoak nahiz Japonia eta Brasileko sukaldariek erakustaldia egin dute egunotan Kursaalen.

Bestalde aipatu, hainbat ekintza egin direla. Esaterako, oleta handi bat egin zuten eta 1.500 errazio banatu zituzten astelehenean. Munduko turroi tableta handiena ere egin zuten. 30 metroko luzeraduna eta 0,5 metro zabaleraduna. Hala, Guiness liburuan sartzeko ahalegina egin dute.