Zodiakoaren zeinuak

Aries

Joera oldarkorra dute eta ikusten duten lehen gauza erosten dute. Gauza bat gustuko badute ez dute zalantzan jartzen eta erosi egiten dute prezioari erreparatu gabe. Etxera iristean, batzutan, nahi ez zutena zela konturatzen dira eta erostekoa itzultzen dute.

Taurus

Aurreratzaileak. Badakite aukeraketa egiten eta toki ezberdinetan prezioak begiratzen eta beren diruari etekinik handiena ateratzen. Joera oldarkorrak ekiditen dituzte eta pazientziaz bisitatzen dituzte dendak.

Gemini

Azkartasunez. Erosketak berehala egitea gustatzen zaie, denbora galdu gabe. Dena azken unerako uzten dute eta presaka ibiltzen dira. Asko gustatzen zaie erosketak egitea, bereziki lagunekin.

Cancer

Sentimendu osoz. Bere sentimenduekiko malenkoniatsuak, maitakorrak eta zuhurrak dira. Erosketak egiterako orduan beren sentimenduak jarraitzen dituzte. Lagun edo senideekin erosketak egitea atsegin dute. Bazarrak, merkatuak, azokak,... dute gogoko erosketak egiteko. Etxerako objektu erabilgarriak erostea dute gustuko.

Leo

Oldarkorrak. Leori asko gustatzen zaio oldarkeria eta luxua. Diru asko gastatzen dute eta zerbait oparitu behar dutenean ez dira txanponak kontatzen ibiltzen. Batzuetan, inpultso hauek buruko minak ere sortzen dizkie diru kontuak egitean.

Virgo

Exijenteak. Analizatzaileak dira. Guztia aztertzen dute erosketa bat egin aurretik eta erotu egin zaitzakete jasanezinak bilakatu daitezke. Arropa nahiz oinetakoak behin eta berriro probatzen dituzte. Nahiago dute bakarrik joan erosketak egitera.

Libra

Zalantzatiak. Erabaki bat hartzea gehien kostatzen zaion zeinua da. Norbaitekin joaten dira erosketak egitera aholkuak eskatzeko. Askotan ezer erosi gabe irteten dira dendatik hiru edo lau bider arropa probatu ostean.

Scorpius

Jakin-minezkoak. Scorpius direnak misterioa eta ezkutuan dagoena maite dute. Asko gustatzen zaie erosketak egitera joatea. Bereziki boutique berezietara eta kaleetan galduta dauden denda bitxietara. Originalak diren artikuluak erosten dituzte jende guztia harrituz. Ezetz esaten badute oso zaila izango da iritziz aldatzea.

Sagittario

Berezkoak. Kirol jarrera dute eta ustekabeko estiloa gustatzen zaie, presa asko gabea. Eurentzat erosketak egitea kirol jarduera bat da. Arropa eta oinetako zabalak daramatzate. Ez zaie ardura ez badute ezer erosten, azken finean etxetik atera dira eta ariketa fisikoa egin baitute.

Capricornus

Kalkulatzailea. Badaki zer nahi duen eta zer jaso behar duen bere diruaren truke. Dena kalkulatzen du: kostua, inbertsioa... Prezioak alderatzen ditu eta ez da erraz manipulatzekoa. Bere iritzia aldatzea oso zaila izango da dendariarentzat.

Akuario

Arinegi pentsatu. Originalak eta askotan eszentrikoak, dendara sartzean, berria den guztiarekin txunditzen dira. Normalean sartzen diren denda gehienetan egiten dituzte erosketak. Erositakoa janzteko irrikan egoten dira. Erosketez lepo daudenean konturatzen dira behar dutena ez dutela eros eta falta zaiela.

Piscis

Intuiziozkoak. Emozioz beteak eta sentikorrak dira. Saltzaileek erraz konbentzitzeko modukoak. Baina intuizio handikoak direnez, eskaintza onak aurkitzen dituzte eta behar dutena aurkitzen dute askotan.