Neurrira eginiko zerbitzua
Euskotzarakek bezeroaren ideia jasotzen du eta bere neurrira egokitzen den eskaintza egiten dio. Beharrezkoa balitz, biltegiko lanak eta banaketa lanak ere egiten ditugu.

Gure proposamenak mugatuak dira eta kasu askotan esklusiboak dira gainera. Izan ere, lantzen ditugun produktuak, eskulanez eginak daudenak nahiz gastronomikoak direnak, ezaugarri hori dute.
Gure pausoak
1. Bezeroarekin harremanetan jarri telefonoz edota e-mailez
2. Beharrizanen analisia
3. Bezeroaren helburuekin bat datorren produktu eta marken aukeraketa
4. Aurrekontua eta proposamena bidali. Nahi izanez gero argazki edota irudi bat ere bidali dezakegu.
5. Aurrekontuaren onarpena
6. Elaborazio prozesua eta banaketa
